Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga pozik agertu dira jaso duten Idiazabalen "opariarekin"
Olaberriako Aizpea gaztandegiak jaso du txapela.
Idiazabalgo plazan jokatu den 31. Euskal Herriko artzai gazta txapelketak badu irabazlea: Olaberriako Mikel Etxezarretak eta Eli Arrillagak osatzen duten Aizpea gaztandegia. Lehian izan diren 36 gaztetatik olaberritarrena izan da onena epaimahaikoentzat.
Pozik agertu dira irabazleak. Sari hori dena den, “lanbide honetan dabiltzan guztiek merezi dute” Mikel Etxezarretaren ustez.
Bigarren eta hirugarren sariak Arabara joan dira. Bigarrena, Gereñuko Audikana Anaientzat izan da eta hirugarrena, Larreako Patxi Lopezentzat.
Haurren epaia
Hip Hip Ürriren egitasmoaren barruan, familiak gaztarik onenak aukeratzen pasatu dute goiza. Nafarroako Lekarozko Infernuko Gazta izan da haurrentzat gazta txapelduna.