Bitxiak, janaria, zuzeneko musika eta gehiago Made in Urola azokan
Laugarren urtez Made in Urola azoka antolatu dute Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko, Ezkio-Itsasoko eta Gabiriako artisauek. Atzo egin zuten, Zumarragako Euskadi plazan, eta ia 50 postu jarri zituzten. Eguraldia lagun izan
Laugarren urtez Made in Urola azoka antolatu dute Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko, Ezkio-Itsasoko eta Gabiriako artisauek. Atzo egin zuten, Zumarragako Euskadi plazan, eta ia 50 postu jarri zituzten. Eguraldia lagun izan zuten, eta jende asko animatu zen Gabonetarako opariak erosteko aitzakian.
Denetariko postuak ikus zitezkeen: larruzko karterak, belarritakoak, lepokoak, origami teknikarekin egindako figurak, postreak, txorizoa… Pintxo beroak jateko aukera ere izan zen, baita zuzeneko musika ere. Alter Ego, Isuo Sasiia eta Gatazka taldeek girotu zuten azoka beren musikarekin, baita Secundino Esnaola musika eskolako txistulariek ere.
Ikusi atzoko azokako ARGAZKI GALERIA.