Joxepa Oiartzabal senideekin eta udal ordezkariekin.
Beasaingo Arangoiti egoitzan bizi den Joxepa Oiartzabal matximentarrak 100 urte bete ditu gaur, Santo Tomas egunean. Aitor Aldasoro alkatea eta Leire Artola zinegotzia Arangoitira gerturatu dira zorionak, oroigarria eta lore sorta eramatera.
Sei urterekin Matximentako eskolan hasi eta tabernetan zerbitzatzen atera zuen bizimodua Joxepa Oiartzabalek. Gaur egun Arangoitin bizi da: “Matximentan bakarrik baino, hemen hobeto” esan dio alkateari.