Mendiko federatu txartela ateratzeko aukera gaur eta bihar, Idiazabalen
Gaur eta bihar atera eta berritu ahalko da txartela Bikario etxean, 19:30etatik 20:30etara bitartean
Mendiko federatu txartela berritu edo lehen aldiz egiteko aukera izango da Idiazabalen. 19:00etatik 20:30etara bitartean Bikario etxean egin beharko da tramite hau. Txartel horren bitartez, mendian ibiltzeko aseguru berezia egiten da eta Mendizale Federazioak eskaintzen dituen zenbait zerbitzu erabiltzeko aukera dago, besteak beste, ikastaroak eta mendi aterpeetan tarifa merkeagoak.












