Jose Sarriegi pintoreak egindako lana da, eta Ordiziako udaletxeko batzar aretoan jarri dute
Sarriegi eta Lekuonaren familiakoak Ordiziako udal agintariekin. Atzean, erretratua
Jose Sarriegi pintoreak
Nikolas Lekuonari egindako erretratua eman zion Lekuonaren sendiak Ordiziako Udalari. Larunbatean egin zuten dohaintza, eta koadroa Ordiziako Udaleko batzar aretoan jarri dute.
Pintorea eta artista
1911n jaio zen Jose Sarriegi pintorea. Ordizian kokaturiko Arte eta Ofizio eskolan hasi zituen arte ikasketak eta Aszensio Martiarena ere izan zuen maisu. 1930. urtean bere gurasoek Goenkalen zuten etxeko terraza estudio moduan prestatu eta eztabaidagune bilakatu zen “gerraurreko belaunaldia” bezala ezagutu zen taldeko kideentzat. Sarriegik, batez ere, enkarguzko lanak egiten zituen. Erlazio estua izan zuen Nikolas Lekuona artistarekin. Lekuona 1913. urtean jaio zem, eta gazte hil zen, 24 urterekin, 1937. urtean. Margolari, marrazkilari, argazkilari, arkitekto eta artista zen ordiziarra.
Jorge Oteiza eta hiruak erlazio estua izan zuten.
Pedro Mari Lekuona (Nikolas Lekuonaren iloba), Jose Migel Santamaria (Ordiziako alkatea), Mari Tere Lekuona (Nikolas Lekuonaren iloba) eta Juan Martin Sarriegi (Jose Sarriegiren semea). Atzean, erretratua