
Asteburuan
Olentzeroren etorrera izan zuten Zegamako Anduetza parketxean. Bertan, Olentzerok Euskal Herriko mitologiaren azken jentilaren kondaira kontatu zuen. Bere istorioa entzun ondoren Olentzeroren laguntzaz askarirako
taloak egin zituzten bertaratutakoek. Guztira
300 lagun inguru bildu ziren, eta parketxekoek jakinarazi dutenez datorren urtean errepikatzeko gogoz daude.
Zegamako Udalak eta Anduetza parketxeak elkarlanean antolatu dute
Zur eta Lur egitasmoa. Azken jarduera honekin amaiera eman diote aurtengo ekitaldi sortari.