Arantxa Fernandez eta Xabier Matarranz Ordiziako eta Beasaingo kultur zinegotziak Antzerki Garaiaren aurkezpenean.
Urte berriarekin batera, 22. urtez, Antzerki Garaia hasiko da Beasainen eta Ordizian. Bi udalek elkarlanean antolatzen dute eta gaur egin dute programaren aurkezpena Beasaingo udaletxean Xabier Matarranz eta Arantxa Fernandez kultur zinegotziek.
Ohi bezala, zortzi antzezlanez osatu dute Antzerki Garaiko programa; launa herri bakoitzean. Zortzitik sei, euskaraz izango dira. Saio guztiak 22:15ean hasiko dira.
Egitaraua:
- Urtarrilak 8. Beasain.Caperucita Feroz (Glu Glu). Gazteleraz.
- Urtarrilak 15: Ordizia. Datorren urtean hobeto (Txalo). Euskaraz.
- Urtarrilak 22: Beasain. Etxekoak (Artedrama). Euskaraz.
- Otsailak 12: Beasain. Kreditua (Ttanttaka). Euskaraz.
- Otsailak 19: Ordizia. Heroiak (Txalo). Euskaraz.
- Martxoak 4: Ordizia. Yo estoy loca de tanto amar (Espacio Amapola). Gazteleraz.
- Martxoak 11: Beasain. Amodioaren ziega (Lauka Teatroa). Euskaraz.
- Apirilak 22: Ordizia. Jokoz kanpo (Borobil Teatroa). Euskaraz.
Sarrerak:
Sarrera 10 eurokoa izango da emanaldi bakoitzeko. Antzokietako leihatiletan eta www.kutxabank.es-en eros daitezke.
Abonuak:
Denboraldi osorako abonuak 60 euro balio du. Ordizian Herri Antzokiko leihatilan eta Barrenan eros daitezke eta Beasainen, Usurbe Antzokiko leihatilan.