Igerilekuen inguruko herri batzarra egingo dute asteazkenean Seguran
Segurako Udalak deituta, igerilekuaren inguruko herri batzarra egingo dute asteazken honetan. Herritar talde batek igerilekua ekainean lehenago ireki eta irailean beranduago ixteko eskaera egin zuen. Hortaz eta igerilekuan eta bertako tabernan egin beharreko konponketez hitz egingo dute bilera horretan. Asteazken arratsaldean bilduko dira, 18:30ean, Segurako Kultur Etxean.













