
Aldaketak izan dira Beasaingo Areto Futbol Txapelketako sailkapenean, eta 8. jardunaldian, Zintzharri taldea jarri da lider, bakarka, 6 garaipen eta 18 puntu lortuta. Aranek galdu egin du asteburuan, eta Garaitezinak eta Kuabs taldeekin berdinduta dago orain, bosna garaipenekin eta liderrarengandik bi puntura.
Pitxitxiaren sailkapenari dagokionean, Kilker taldeko Joar Urrestarazu da nagusi, 10 golekin. Atzetik ditu Xabi Tapia (Arane) eta Xabier Jauregi (Klikler), biak ere zortzina tantorekin. Gol gutxien jaso duen taldea berriz, Zintzharri da.
ASTEBURUKO EMAITZAK:
- Kuasb 5 – 1 Patxangas
- Txerkole 1 – 2 Jazpana
- Los chicos DM 1 – 4 Zintzharri
- Kilker 4 – 4 Rotula Studio
- Garaitezinak 3 – 2 Arane
- Rhusbi 2 – 1 Koiote