1,4 milioi euroko aurrekontua onartu du Ormaiztegiko Udalak
Inbertsioetara bideratuko dituzte 274.633 euro.
Ormaiztegiko Udalak aurreko asteko osoko bilkuran onartu zituen 2016rako udal aurrekontuak. 1.464.124 euro ditu aurrekontuak, eta horietatik 274.633 euro inbertsioetarako bideratuko dira. Jarraian, aurrikusten diren inbertsio nagusiak:
- Polikiroldegiko konponketak: 82.000 euro.
- Kultur etxearen proiektua: 60.000 euro.
- Berjaldegiko espaloien konponketa: 44.500 euro.
- Herri eskolako konponketak: 15.844 euro.
- Erreka eta errepideetan smart sistema: 15.149 euro.
- Aparkalekua asfaltatzea: 9.000 euro.
- Parkeen konponketa: 6.940 euro.
- Baserri bideen konponketa eta seinalizazioa: 5.400 euro.
- Landa lurren diagnosia: 4.200 euro.