Jende asko bildu zen gaztetxeko kontzertuetara.
Bazkarian 35 lagun inguru elkartu ziren. / Arg.: Noel Calvo
Larunbatean Subeltza Eguna ospatu zuten Legazpiko Bikuñako lokaletan entseatzen duten taldeek. Eguerdian bazkaria egin zuten gaztetxean, eta 35 lagun inguru elkartu ziren. Arratsaldetik aurrera, berriz, Vancouver, One Way, Tributo Purpura, Arraio, The Nekrobabies eta Pepe Botika taldeen kontzertuak izan ziren. Jende ugari bertaratu zen, eta giro paregabean ospatu zuten eguna.