Mingainmotz taldeak irabazi du Mingainluze lehiaketa
Mingainmotz taldeko Eider Lesaka, Jone Etxeberria eta Sara Bukhalfak irabazi dute Mingainluze lehiaketa. Finala igandean jokatu zuten, Urretxuko Labeaga aretoan. Bigarren postuan Josu Telleria, Haimar Lopez eta Aner Martinen Anonymos
Mingainmotz taldeko Eider Lesaka, Jone Etxeberria eta Sara Bukhalfak irabazi dute Mingainluze lehiaketa. Finala igandean jokatu zuten, Urretxuko Labeaga aretoan. Bigarren postuan Josu Telleria, Haimar Lopez eta Aner Martinen Anonymos taldea sailkatu zen, hirugarren postuan Jon Agirre, Manex Berasaluze eta Ander Vegaren Los Burlaos eta laugarren Nagore Txintxurreta, Luzia Manuel eta Elene Okarizen Nahiz eta… Finalean, Euskaldunak, The Tops, Hiru izurdeak eta G.T.P.S. taldeek ere parte hartu zuten.
Aurtengo lehiaketan hiru laguneko 51 taldek parte hartu dute. Finalaren ondoren, guztiek merienda egin zuten eta sariak banatu zituzten. Ekitaldian Jon Luqui Urretxuko alkatea eta Vicky Vadillo Zumarragako zinegotzia egon ziren. Antolatzaileak oso gustura ageri dira. «Mingainluzeren bosgarren edizioa izan da eta, arrakasta aldetik, aurrekoen ildotik joan da. Datozen urteetan ere antolatzen jarraituko dugula esango genuke». Lehiaketa honetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako gaztetxoek parte hartzen dute. 2., 3. eta 4. mailakoek, berriz, Trebezia Lehiaketan parte hartzen dute. Izena emateko epea zabalik da jada. Saioak otsailaren 28an eta martxoaren 6an eta 13an jokatuko dituzte.