Txotxekin eraiki dute Igartubeiti baserria asteburuko tailerrean
Larunbatean Baserria eraikitzen tailerra egin zuten Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan. Hainbat haurrek parte hartu zuten. Lehenengo, Igartubeiti baserriaren zutabeak eta habeak aztertu zituzten, eraikinaren egituraz ohartzeko. Harria eta egurra ukitzeko aukera ere izan zuten haurrek.
Jarraian, parte hartzaile bakoitzak baserriaren maketa eraiki zuen, txotxak, izozkietako makilak eta kartoia erabilita. Azkenik, paisaia bat sortu zuten kolore ezberdinetako baserriekin.
Igartubeitin hilero antolatzen dituzte haurrentzako tailerrak, eta gure ondareaz jabetzea izaten dute helburu.