
Pasa den asteburuan sailkapeneko buruan jarri eta gero, lidertzari eutsiko dio Zintzharri taldeak, beste astebetez. Hala ere, gertutik jarraitzen dio bigarren sailkatuak, Arane taldeak. Biek ere, irabazi egin dituzte asteburuko partidak, eta datozen jardunaldiei begira ere, bien arteko lehia estua izango dela dirudi. 3 eta 5. postuen artean ere bada lehiarik, izan ere, puntutan berdinduta daude Garaitezinak, Jazpana eta Kuabs.
- Los chicos DM 5 – 1 Rhusbi
- Banba 3 – 5 Jazpana
- Txerkole 7 – 2 Koiote
- Rotula Studio 2 – 1 Kuabs
- Zintzharri 8 – 1 Patxangas
- Arane 6 – 3 Kilker
Pitxitxi sariari dagokionean, Joar Urrestarazuk (Kilker) jarraitzen du lidertzan, 12 golekin. Atzetik ditu Xabi Tapia (Arane) 10 golekin, eta Arkaitz Vazquez (Zintzharri) 9 golekin. Gol gutxien jaso dituen taldeak berriz, Zintzharri (15) eta Garaitezinak (16) dira.