Arriaranen Koldo Agirre eta Maria Zorroza irabazle
Arriaranen jokatu den Xabier Mendizabalen omenezko mendi lasterketan Koldo Agirre beasaindarra izan da azkarrena. Atzetik Iñaki Uribe-Etxeberria beasaindarra eta Beñat Katarain zegamara sartu dira helmugan.
Emakumezkoetan, Maria Zorroza bizkaitarra izan da irabazle eta atzetik, lau goierritar sartu dira helmugan: Irati Zubizarreta beasaindarra, Laida Elizegi zaldibiarra, Elena Calvillo beasaindarra eta Lide Urrestarazu ordiziarra.
153 korrikalarik bukatu dute 15 kilometroko ibilbidea.