Segurako Udalak antolatuta, lehenengo sorospen tailerra egin zuten atzo ilutzean Seguran, futbol taldeko kideei zuzenduta. Alustiza futbol zelaian desfibriladore automatikoa jarri dute eta berau erabiltzen ikasteko saioa izan zen besteak beste. Herriko hiru erizainek eman zizkieten azalpenak.