Segurako Santa Engrazi ermitako hazi bedeinkatzea bihar egingo dute
Haziak bedeinkatzeko tradizioa berrituko dute segurarrek igandean, Santa Engrazi ermitan, 12:00etan hasita. Soroetan eta baratzeetan ereiteko haziak bedeinkatu ondoren, meza egingo dute urtean zehar auzoan hildakoen alde. Ohi bezala, elizkizuna amaitut...

Santa Engrazi ermita.
Haziak bedeinkatzeko tradizioa berrituko dute segurarrek bihar, Santa Engrazi ermitan, 12:00etan hasita. Soroetan eta baratzeetan ereiteko haziak bedeinkatu ondoren, meza egingo dute urtean zehar auzoan hildakoen alde. Ohi bezala, elizkizuna amaitutakoan, Santa Engraziko ermitaren sakristau den Jose Manuel Ormazabalen familiakoek prestatutako hamaiketakoa dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Urte asko dituen tradizioa da Santa Engrazikoa. Garai batean, bedeinkatutako hazi batzuk ganaduari ematen zitzaizkion, eta gainontzekoak kutxan jasota zeuden haziekin nahasten zituzten erein ahal izateko.