Lauko finaleko bigarren finalerdian 58-54 irabazi diete beasaindarrek Azpeitiako Iraurgi saskibaloi taldekoei

Beasaingo Arri BKLko infantilek gaur Antzizarren jokatu dute partidaren irudia. Arg./I. Gurrutxaga
Arri BKLko infantil mutilek Gipuzkoako txapelketaren finala jokatuko dute bihar Antzizar kiroldegian Orioren aurka (12:00). Lauko finaleko bigarren finalerdian 58-54 hartu dituzte mendean beasaindarrek Azpeitiko Iraurgiko mutilak, eta horrenbestez, aukera paregabea dute etxean bertan Gipuzkoako titulua lortzeko. Biharko finalaren ondoren,
datozen bi asteburuetan (apirilak 30-maiatzak 1 eta maiatzaren 7 eta 8an) Gipuzkoako beste bi Lauko final hartuko ditu Antzizar kiroldegiak.