Euskal Herriko Trikitixa Eguna ospatzen ari dira dozenaka trikitilari eta pandero-jotzaile

Trikitilariak Beasaingo Loinaz San Martin plazan, kalejiran abiatu aurretik. Arg:/I.Gurrutxaga
Trikiti doinuak kalez kale. Horixe da gaur egun osoan zehar Beasainen biziko den giroa. Eguerdiaz geroztik, Euskal Herriko Trikitixa Eguna ospatzen ari dira bazter askotatik Beasainera inguratutako dozenaka trikitilari eta pandero-jotzaile. Loinazko San Martin plazan elkartu eta hamaiketakoa egin ondoren, talde txikietan banatu, eta kalejira abiatu dira. Gernika pasealekuko pilotalekuan bazkalduko dute gero, eta Gaitzerdi taldearekin erromeria egingo dute toki berean iluntzera arte.
Beasaingo Loinatz Musika Eskolako Trikiti irakasle
Juan Tapiak (Asteasu, 1964)
Goiberri aldizkariari eskainitako aldizkarian adierazi duenez, duela 25 urtera arte “sakratua” izan zen Euskal Herriko Trikitixa Eguna, eta eten baten ondoren, 2011. urtean ekin zioten atzera festa ospatzeari. Harrezkero, bi urtean behingo topaketa izan ohi da.