Imanol Inza eta Aintzine Kerejeta irabazle Korostiko igoera bertikalean, Legazpin
Legazpiko Gazte Asanbladak antolatutako Korostiko II. Igoera Bertikala Imanol Inzak eta Aintzine Oiarbidek irabazi dute. Inzak 22 minutu 35 segundo behar izan ditu 2,8 kilometroko ibilbidea eta 550 metroko desnibela duen proba herrikoia irabazteko, eta errekor berria jarri du. Iazko irabazleak, Jon Telleriak, 23 minutuan egin zuen bidea. Aintzine Oiarbidek, berriz, 32 minutu eta 58 segundoan osatu du bidea.
Aurten, 32 lasterkarik parte hartu dute, horietatik lau emakumezkoak. Iaz 25 lagun izan ziren. Lehenengo neskak eta mutilak txapel bana jaso dute. Bigarrenek eta hirugarrenek, garaikurra. Parte hartzaile guztiei kamiseta bat oparitu diete.
Sailkapena Mutilak 1.- Imanol Inza (22 minutu eta 35 segundo) 2.- Beñat Katarain (22 minutu eta 37 segundo) 3.- Gaizka Romero (23 minutu eta 25 segundo) Neskak 1.- Aintzine Kerejeta (32 minutu eta 58 segundo) 2.- Maider Pagola (34 minutu eta 8 segundo) 3.- Eresti Oiarbide (36 minutu eta 10 segundo)