Jokin Izagirrek eta Aitziber Makazagak irabazi dute Gipuzkoako Kopa, bolan
Segurako Txoritegi bolatokian igandean bukatu zen Gipuzkoako Kopa bola lehiaketa, bost jardunaldikoa. Jokin Izagirre segurarrak irabazi du txapelketa, gizonezkoetan. Zeferino Agirre eta Antonio Agirre herkideak geratu dira 2. eta 3. tokietan. Emakumeetan, Aitziber Makazaga zeraindarrak jantzi du txapela, Beatriz Unzue eta Naiara Peñagarikanoren aurretik. Eguneko tiraldia Juan Ramon Aramendik irabazi zuen.