Mahon gazta probatuko dute etzi, Gaztaizale zikloaren hirugarren saioan
Gaztaizale dastaketa eta maridaje zikloaren barruan, Menorcako Mahon gazta probatuko dute hirugarren dastaketa saioan. Asteartean izango da, 19:00etan, Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroan. Aurrez, zentroa ikusteko doako bisita gidatua egingo dute, 18:00etan. Parte hartzeko, izena aurretik eman behar da.
Martxotik abendura bitartean egiten ari dira Gaztaizale zikloa, eta RK jatetxeko Iban Mate sukaldariak gidatzen ditu dastaketa eta maridaje saioak.
Dastaketa saioko plazak mugatuak dira, eta parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute, 943 18 82 03 telefono zenbakira deituta edo info@idiazabalturismo.com helbidera mezu bat bidalita. Saioko prezioa 6 eurokoa da. Abendura bitartean, beste 5 saio egingo dituzte; horietan ere parte hartu nahi dutenek, Gaztaizale txartela egin dezakete, 25 euroren truke.