Bizi poz, Ordizian zahartzaro aktiboa sustatzen duen egitasmoa
55 urtetik gorako pertsoneit zuzendutako egitasmoa da Bizi poz. Lan taldean, adineko pertsonen jakituria eta esperientzia erabiliz zahartze aktiboa sustatzen duen proiektua daZuhaizti jubilatu elkartean apirila eta maiatza bitartean Ordizian garatutako...
55 urtetik gorako pertsoneit zuzendutako egitasmoa da Bizi poz. Lan taldean, adineko pertsonen jakituria eta esperientzia erabiliz zahartze aktiboa sustatzen duen proiektua da
Zuhaizti jubilatu elkartean apirila eta maiatza bitartean Ordizian garatutako Bizi poz programaren auzkezpena egin zen atzo arratsaldean. Bertan izan ziren Iñaki Dubreuil, Ongizate Saileko zinegotzia eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Graduko Eider Etxebarria eta Beatriz Santamaria.Nagusien partaidetzarekin lotura duten hainbat elkartek parte hartu dute egitasmo honetan: Nagusilan, GUESKE eta Zuhaizti jubilatuen elkartea. Esperientziaren baitan hainbat proiektu sozial garatu dituzte. Programa gertutik ezagutzeko aukera izan zuten atzo Zuhaztin egindako agerraldian bildu zirenek.
Zahartzaro aktiboa
Bizi poz, herrian zahartzaro aktiboa sustatzeko «aukera bikaina» izan da. Want junior enpresaren bitartez garatu da (Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza gradua).
55 urtetik gorako gizon-emakumeei zuzendutako proiektua da eta taldean lana eginez, herrirako interesgarriak diren proiektu sozialak sortu eta aurrera eramatea izan dute helburua. Adin horretako pertsonen jakituria eta esperiantziaz baliatuz, zahartze aktiboa sustatu nahi izan dute.
Apirilean eta maiatzean, astean tailer bat egiten aritu dira, proiektu sozialak sortu eta horiek aurrera eramateko behar diren baliabideetan trebatzeko. Lan autogestionatua, lidergoa, inteligentzia emozionala, sormena, ekimena eta ikuspuntu globala bezalako trebaeasunak landu dituzte.
Lau dira parte hartzaileek aurkeztutako programak: Zuhaizti zentro sozialaren irudi aldaketa, bazkideen parte hartzea sustatzea, erakunde ezberdinak elkarlanean aritzea eta pertsona nagusien antzerki taldea Ordizian.
Udalaren erabateko babesa
Udal Gobernuak, jubilatu eta nagusiek udalerriko bizitzan protagonismo eta parte hartze handiagoa izan dezaten ildo honetatik lanean jarraituko du. Autonomia pertsonala mantentzeko eta dependentzia egoeraren prebentziorako behar diren errekurtsoak eskainiko ditu.
Horretarako, aspaldidanik, udalak babestu eta laguntzen ditu pertsona jubilatu eta nagusiak. Politikak garai berrietara eta behar aldakorretara egokitzen ditu, asistentzia arretatik haratago eginez, kolektiboaren lidergoa eta parte-hartzea bultzatuta.