Ismail Razgak irabazi du Irimora igoera
Urretxuarrak San Joan eguneko erromeria ospatzen ari dira Santa Barbaran. Goizean, meza, Lurra dantza taldearen saioa, Irimora igoera eta herri kirol saioa egon dira. Lasterketari dagokionez, gizonezkoen artean Ismail Razga
Urretxuarrak San Joan eguneko erromeria ospatzen ari dira Santa Barbaran. Goizean, meza, Lurra dantza taldearen saioa, Irimora igoera eta herri kirol saioa egon dira. Lasterketari dagokionez, gizonezkoen artean Ismail Razga santurtziarra nagusitu da. 15 minutu eta 22 segundoko denbora egin du. Bigarrena Beñat Katarain lakuntzarra izan da eta hirugarrean Ibai Etxeberria azpeitiarra. Emakumezkoei dagokienez, lehenengoa Zuriñe Frutos artziniegarra izan da, bigarrena Alazne Irureta aizarnazabaldarra eta hirugarrena Igone Campos zumarragarra.
Beteranoei dagokienez, lehenengoa Jexux Zelaia azpeitiarra izan da, bigarrena Clemente Jesus Bravo lazkaotarra eta hirugarrena Manu Hurtado beasaindarra. Beterano mailan emakume bakar batek parte hartu du: Mari Carmen Olaso lasartearrak.
Haurrei dagokienez, lehenengoa Nicolas Alustiza izan da, bigarrena Eneko Sarasua, hirugarrena Ander Ibarluzea eta laugarrena Ibai Badiola. Neska bakar batek parte hartu du: Izaro Torresek.
Arratsaldean makina bat ekitaldi egongo da: 16:30ean haurrentzako jolasak egongo dira, 17:30ean erromeria hasiko da eta erromeriaren barne irrintzi txapelketa egingo dute. Irrintzi txapelketako sariak 19:30ean banatuko dituzte. 21:00etan jaitsiera egingo dute eta festak Gernikako Arbola plazan jarraituko du. 22:00etatik aurrera Polekeleke elektrotxarangak joko du.
San Joan eguneko argazkiak ikusteko, sakatu hemen.