Legazpiko armen alardeko bideoa
San Joan bezperan ohikoa den bezala, atzo Legazpin armen alardea egin zuten. Bertan, 105 legazpiarrek parte hartu zuten: eskopetariak, txilibiteroak, txistulariak, atabaleroak, banderadunak… Laubiden hasi eta plazan amaitu zuten ibilbidea. Amaierako zatia, gainera, azkar egin behar izan zuten, euria hasten baitzen. Plazan, Koldobike Olabide alkateak harrera egin zien eta parte hartzaile guztien izenak esan zituzten.