San Joan bezpera gaueko akelarrea Ordizian
Ordiziako Garagartza plazan modu politean igaro zuten San Joan bezpera. Gaueko 22:00etan sua piztu ondoren, akerra agertu zen bere lagunekin. Hainbat oihu, kanta, dantzaren ondoren, inkisidorea agertu zen han zeuden guztiak madarikatzen. Ordiziako San Joan sua nola ospatzen den ikusi ez dutenentzat, ekitaldi gomendagarria.