«Aldaketaren alde eman dute botoa heritarrek, nahiz eta beste zerbait espero»
Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu)
Egoera aztertu beharko dutela adierazi du EH Bilduko Marian Beitialarrangoitiak. «Hauteskunde kanpainan herritarrekin izan dugun konexioa ona izan da, baina emaitzak ez dira orain arte somatu dugunarekin bat etorri». Emaitzei begiratuta, parte hartzeak nabarmen behera egin duela azpimarratu du Beitialarrangoitiak. «Guk boto gutxiago jaso dugu, baina jende gutxiagok hartu du parte orokorrean eta hori zergatik gertatu den aztertu beharrean gaude, EH Bilduk nondik joko duen zehazteko».
Dena dela, herritarrek botoa aldaketaren alde eman dutela erantsi du: «Benetako aldaketa urrundu» egingo dela eta hori Euskal Herriarentzat «oso albiste txarra» dela esan du, «PPk bere politika basatiekin» jarraituko duelako.