Amaia Erbina ordiziarra Brasilgo Olinpiar Jokoetan izango da
Sekulako kirol ibilbidea egiten ari da Amaia Erbina errugbi jokalari ordiziarra. Duela gutxi, Espainiako Selekzioarekin Olinpiar Jokoen aurreko mundu mailako txapelketa jokatuko zuenaren berri izan genuen; orain berriz, txapelketa hori irabazi eta Rio de Janeiroko (Brasil) Olinpiar Jokoetan parte hartuko duela jakin da.
Irlandan jokatutako txapelketan lortu du Erbinaren taldeak joko olinpikoetarako sailkapena. Tunez, Venezuela eta Mexikoko selekzioen aurka garaipen bana lortu eta gero, taldekako fasean lehen postua lortu zuen Espainiak. Final laurdenetan Txina mendean hartu zuten; final erdietan Kazajstan eta finalean Errusia. Lorpen handia beraz, Erbinak eta bere taldeak egindakoa.