«Edozein mendi tontorretatik ikusten dira paisaia ederrak»
Jose Antonio Aldanondo ‘Ttantton’ (Lazkao, 1950) urte askoan San Benito ikastolan irakasle izan da. Gaur egun ere haurrekin harremanetan jarraitzen du ...
Jose Antonio Aldanondo ‘Ttantton’ (Lazkao, 1950) urte askoan San Benito ikastolan irakasle izan da. Gaur egun ere haurrekin harremanetan jarraitzen du Amalur mendi elkartean mendi irteerak antolatuz. «Haurrak kuadrilLatxoan joan eta jolasean inplikatuz gustura joaten dira mendira, bestela jai dago», dio Aldanondok. Dena den, «jaitsi egin da irteeratara doazen haurren kopurua. Aldiz helduen talde finkoago bat dago orain. Baina, gazteak falta dira eta gu oso ikusiak gara».
Igotzeko Mendi bat.
Aratz.
Mendi bat paisaiaz gozatzeko.
Edozein tontorretatik ikusten dira paisaia ederrak.
Pelikula bat.
El bueno, el feo y el malo.
Liburu bat.
Lander Garroren Gerra txikia.
Musika talde bat.
Egan.
Abesti bat.
Xalbadorren heriotzean.
Janari bat.
Txuleta.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Ezkarai.
Amets bat.
Euskal Herrian denok egunerokotasunean euskaraz hitz egitea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Alabaren eta bilobaren jaiotzak.
Zeri diozu beldurra?
Bereziki ezeri ez, baina iluntasunak errespetua sartzen du.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Gauza politak eta haurren malizia gabeko ateraldiek.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Herriko alkate bazina…
Elkarlana eta adostasuna bilatuko nuke pentsamolde ezberdineko jendeen artean.
Lazkaon biziko ez bazina?
Gustura bizi naiz Lazkaon.