«Estatuan ez dira emaitza txarrak izan, baina hobeak espero genituen»
Alberto Bezunartea (Elkarrekin-Ahal Dugu)
Eskualdeko emaitzekin «oso gustura» agertu da Alberto Bezunartea, Legazpiko Irabaziko zinegotzia. Emaitzak oso onak izan direla adierazi du, batez ere Zumarragan eta Legazpin, bi herri horietan boto gehien jaso dituen alderdia izan baita Elkarrekin-Ahal Dugu. EH Bilduk galdutako botoak talde morera joan direla uste du Bezunarteak. «Euskadin aldaketarako gogoa ikusten da», esan du.
Estatu mailako emaitzen aurrean, berriz, «dezepzio sentimendua» nabarmendu du legazpiarrak: «Ez dira emaitza txarrak izan, baina hobeak espero genituen». Gobernuaren osaketa abenduko hauteskundeetan baino zailago ikusten du. «Antzeko egoera geratu da, eta orain, gainera, Partidu Popularrak indar gehiago dauka», esan du.