«Ezkerrekook nahi ez genuena konfirmatu da: PP-ren gorakada»
Mikel Serrano (PSE-EE)
Serranok ezkerrekoentzat emaitza txarrak izan direla dio. «Nahi ez genuena konfirmatu da: PPren gorakada. Abenduko hauteskundeen ondoren Podemosek bigarren indarra izatearen aldeko apustua egin zuen eta, azkenean, begira zer gertatu den». Ezkerreko gobernu bat osatzea gustatuko litzaioke, baina zail ikusten du. «PPk du gobernua osatzeko erantzukizuna, baina seguru aski bakarrik geldituko da. Pedro Sanchezek hartu beharko luke gero erantzukizuna, baina abenduan baino ahulago dago. Abenduko zenbakiekin errazagoa zen».
Zumarragako emaitzei dagokionez, Elkarrekin Ahal Duguk PSOEri irabazi dio. «100 bat bozka galdu ditugu, baina abenduan ere Podemosek eta EBk, elkarrekin, guk baino boto gehiago lortu zituzten».