«Hemengo boto emailea azkarra da eta Rajoy kentzeko botoa eman du»
Garbiñe Mendizabal (EAJ)
Hauteskundeotan EAJk bere asmoa mantendu duela dio Garbiñe Mendizabalek, eta «talde propioa» izango dute Madrilen. Orokorrean «abertzaleak jaitsi» egin direla dio, baina hori «hemengo boto emaileak politikaz asko» ulertzen duelako dela. «Rajoy kentzeko bozkatu dute Podemos. Arreta ematen du Espainian PPk irabaztea, eta Euskadin eta Katalunian Podemosek. Ez bereziki Podemos zaleak garelako, Rajoy kentzeko aukera ikusten zelako baizik».
PPren igoera ez du sorpresaz hartu, baina «harrituta» dago dituen eskandalu guztiekin, botoa nola ematen dioten ikusita; «hori gustatzen zaie espainiarrei, sobrare». Orain, «Rajoyri dagokio mugitzea», nahiz eta matematikek ez eman. «Ez ninduke harrituko 3. deialdia egoteak ere».