Udazkenean jarriko dute edukiontzi grisa Urretxu eta Zumarragan
Sasieta mankomunitateak udazkenean jarriko ditu edukiontzi grisak Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Lehenago, uztaila eta irailean, merkatariei eta bizilagunei orokorrean zuzendutako kontzientziazio kanpaina egingo du. Urretxuko udalak prentsaurrekoa eman du gaur,
Sasieta mankomunitateak udazkenean jarriko ditu edukiontzi grisak Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Lehenago, uztaila eta irailean, merkatariei eta bizilagunei orokorrean zuzendutako kontzientziazio kanpaina egingo du.
Urretxuko udalak prentsaurrekoa eman du gaur, honen guztiaren berri emateko. Bihar, Zumarragako Udalak emango du prentsaurrekoa. Gaurko ekitaldian, Jon Luqui alkateak eta gainontzeko alderdietako ordezkariek parte hartu dute. Izan ere, alderdi guztiek edukiontzi grisa jartzea adostu dute.
Edukiontzi berdea kendu egingo dute eta bere ordez edukiontzi grisa jarriko dute errefusarentzat. Edukiontzi hau eta marroia irekitzeko txartela erabili beharko da. Grisa asteko bi egunetan ireki ahal izango da eta marroia egunero. Pixoihalentzako edukiontziak ere jarriko dituzte.
Urretxuko birziklatze tasa %46koa da eta helburua %70era heltzea da. Horretarako, herritar guztien parte hartzea beharrezkoa da. Hori dela eta, kontzientziazio kanpaina antolatu behar dute. Uztailean hasiko da.
Gaia merkatariekin ere landuko dute. Denda handiek beraien edukiontzi grisa edukiko dute eta zabor organiko asko sortzen dutenek marroia edukitzeko aukera izango dute. Merkatariek Sasietako teknikarien bisita jasoko dute datorren astetik aurrera.