Julen Goia eta biak izan ziren atzo, Ordizia Rugby Elkartearen garagardo azoka irekitzeko ekitaldian
Ampo Ordiziak datorren urterako taldea sendotzen jarraitzen du, eta beste fitxaketa berri bat egin du egunotan. Fernando Lopez arroina ekarri dute. Espainiar selekzioarekin aritu berria da Nations Cup txapelketan, nahiz eta jatorri argentinarra duen. Ezkerretik jokatzeko gai bada ere, Ordizian eskuin aldean ariko da.
Atzo egin zuten fitxaketa berriaren aurkezpena, Garagardo Azoka irekitzeko ekitaldiarekin batera. Lopezekin batera, Julen Goia jokalari idiazabaldarra ere bertan izan zen. Bi horiez gain, Unai Lasa ere fitxatu du aurten Ordiziako lehen taldeak.
Fernando Lopez, Argentinako Pucara taldean eta Frantziako Pro2 eta Federal1 mailetan aritu da, eta azken denboraldia Massy taldean egin du. 1,83 zentimetroko altuera eta 115 kiloko pisua du, eta klubaren arabera, “Ordiziako lehenengo lerrorako aproposa” da, azken denboraldian pisu falta nabaritu izan baitute.