Dani Garciaren campus arrakastatsua
Aste honetan Urretxu eta Zumarragako 150 haurrek Dani Garcia eta Oskar Martin futbol jokalari zumarragarrek antolatutako campusean parte hartu dute. Gaur goizean amaiera festa egin dute Argixaon. Gonbidatu bereziak egon
Aste honetan Urretxu eta Zumarragako 150 haurrek Dani Garcia eta Oskar Martin futbol jokalari zumarragarrek antolatutako campusean parte hartu dute. Gaur goizean amaiera festa egin dute Argixaon. Gonbidatu bereziak egon dira: Irene Paredes, Jon Ansotegi, Lillo eta Eneko Boveda jokalariak. Guztiek haurrekin jolastu dute eta ondoren autografoak sinatu dituzte. Gainera, baloiak, kamisetak eta botak zozketatu dituzte.
Antolatzaileak oso gustura daude. “Ez genuen uste horrenbeste jendek izena emango zuenik. 150entzako tokia zegoen eta 190ek eman zuten izena. Haurrak oso gustura aritu dira eta gurasoek zorionak eman dizkigute. Gogorra izan da, baina haurren zoriontasun aurpegia ikustea sekulako saria da. Merezi du. Datorren urtean berriro antolatuko dugu”, esan du Martinek.