Fashion Ole proiektuak irabazi du Enpresa Ekimen Berrien sariketa
Goiekik antolatzen duen XIX. Enpresa Ekimen Berrien sariketako sariak banatu dituzte Beasaingo Igartzako jauregian. Hiru sari banatu dituzte:
- Enpresa Ekimen Berriko Proiektu onena: Aitor Martinez beasaindarraren Fashion Olé proiektua. Merkataritza txikia sustatzea helburu duen moda komunitatea da Interneteko plataforma da Fashion Ole. 6.000 euro eta Goiekiko enpresa gunean 6 urtez kokatzeko aukera jaso dut saritzat.
- Enpresan Buruturiko Proiektu berritzaile onena: Aizkorpe enpresak sortu duen Gonerlux proiektuak 3.000 euroko saria jaso du. Argiteri publikoa neurtzeko sistema berria sortu dute.
- Eskualdeko gazteen proiektuak: Arri proiektuarentzat izan da.