Jendetza elkartu da Mutiloako sagardo dastaketan
Ohi bezala, arrakastatsua izan da Mutiloako San Pedro jaietako 24. sagardo dastaketa. Goierritar ugari, gazte nahiz adineko, elkartu da Mutiloako pilotalekuan. 24 sagardo dastatzeko aukera izan dute bertan izan diren ehunka goierritarrek, 3 euroan edalontzia erosita.
Inguruan jan-edanerako aukera ere bazen: Segurako taloak, pintxoak eta oilasko erreak. Gauean, dantzaldia izango da plazan, ohi bezala, Joselu Anaiak taldearekin.