Urretxuko Udalak pasiotarrek egindako lagapena onartu du
Urretxuko Udalak pasiotarrek egindako lagapen urbanistikoa onartu du azken osoko bilkuran. Alderdi guztiak aldeko botoa eman dute. Pasiotarrek elizaren eskuinetara dauden eraikinak (eraikin baten beheko solairua ez ezik), elizaren aurrealdean
Urretxuko Udalak pasiotarrek egindako lagapen urbanistikoa onartu du azken osoko bilkuran. Alderdi guztiak aldeko botoa eman dute.
Pasiotarrek elizaren eskuinetara dauden eraikinak (eraikin baten beheko solairua ez ezik), elizaren aurrealdean dagoen lursaila, aparkalekua, parkea eta landa-lur batzuk emango dizkiote udalari. Landa-lur hauen zabalera 13.640 metro koadrokoa da.
Pasiotarrek hiru etxebizitza bloke egin ahal dituzte beraien lurretan eta udalak eraikin eta lursail hauek ordainean jasoko ditu. Udalari etxebizitzen salmentak emango duen irabaziaren %15 zegokion, baina pasiotarrek dirutan ordaindu beharrean eraikinekin eta lursailekin ordaintzea proposatu zuten.
Udalak, eraikinen eta lursailen balioa aztertu ondoren, baiezkoa eman zien. Urretxuko Udalak parte hartze prozesu bat jarriko du abian eraikin horiei guztiei zein erabilpen eman erabakitzeko.