Xabier Aranburu ‘Guzta’ harrijasotzaile idiazabaldarrak marka ahalegina egingo du igandean, Urrestillan. 225 kiloko harri errektangularrarekin ariko da, 5 minutuko tartean. Euskadiko Herri Kirol Federazioko epaileen ardurapean egingo du saiakera.
Marka ahalegin hori dela eta, herri kirol jaialdia antolatu dute Urrestillako Txikuri pilotalekuan, 12:30ean hasita. Guztarekin batera, Elias Perez eta Xabier Lizarralde harrijasotzaileak eta Mikel Larrañaga eta Joseba Otaegi aizkolariak ere ariko dira. Sarrera doakoa izango da.
Bolada betean dabil harrijasotzaile idiazabaldarra. Otsailean, 3 jasoaldi egin zituen 213 kiloko harriarekin, Idiazabalen egindako saioan. Martxoan berriz, 10 jasoaldi eman zizkion Ernaitza harriari, Zaldibiako Saturdi auzoko festan. Eta abenduaren 11rako, apustua egina du Iban Ugartemendia harrijasotzailearekin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.