Ion Izagirre ormaiztegiarra Rioko Olinpiar Jokoetan izango da
Ion Izagirre txirrindilariak ere Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko du. Gaur eman du Espainiako Txirrindularitza Federazioak jokoetara joango diren txirrindularien zerrenda, eta bertan ageri da ormaiztegiarra. Javier Minguez hautatzaileak egin duen zerrendan, Jonathan Castroviejo getxoztarra eta Imanol Erbiti iruindarra ere badaude. Izagirrek eta Castroviejok, erlojupeko proba eta errepidekoa jokatuko dituzte. Emakumezkoetan berriz, Ane Santesteban izango da euskal ordezkari bakarra.
Abuztuan Rio de Jaineron (Brasil) jokatuko diren Olinpiar Jokoetan bi goierritar ariko dira; Jon Izagirre txirrindulariaz gain, Amaia Erbina errugbi jokalariak ere parte hartuko baitu.