Saharako haurrei harrera egin die Beasaingo Udalak
Goierrira uda pasatzera etorritako Saharako haurrei harrera egin diete gaur Beasainen. Azken asteetan Ataunen, Zaldibian eta Urretxu-Zumarragan egin diete ongietorria, eta gaur, Beasainen txanda izan da. Aitor Aldasoro alkateak, harrera familiei esker ona agertu die, eta “helburua datorren urtean gehiago” etortzea izan behar duela azaldu du. Ekitaldian, BKL elkarteak saskibaloiko ekipazio bana oparitu die, eta Gurutze Gorriak berriz, motxila bana. Ane Piratak ere parte hartu du harreran.
Guztira 13 haur etorri dira Goierrira uda pasatzera, Algamar Goierriko Sahararen Lagunak eta Hare Haizea elkarteen bidez. Horietako lau haur, Goierri behean daude, eta gainontzeko zazpiak, Goierri garaian.