Antzuola-Bergara errepidea aurkeztu dute Urretxun
Gaur Antzuola-Bergara errepidea aurkeztu dute Urretxuko udaletxean. Ekitaldian Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak, Silvia Perez Errepideetako zuzendariak eta Jose Mari Sarasola Antzuola-Bergara zatiaren zuzendariak parte hartu dute. Aurkezle lanak, berriz,
Gaur Antzuola-Bergara errepidea aurkeztu dute Urretxuko udaletxean. Ekitaldian Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak, Silvia Perez Errepideetako zuzendariak eta Jose Mari Sarasola Antzuola-Bergara zatiaren zuzendariak parte hartu dute. Aurkezle lanak, berriz, Jon Luqui Urretxuko alkateak egin ditu. Entzuleen artean, Koldobike Olabide Legazpiko alkatea eta Urretxu eta Zumarragako zinegotziak egon dira. Bestalde, herritarrek galderak egiteko aukera izan dute.
Diputatu kontseiluak asteartean onartu zuen GI-632 errepidea bukatzeko falta den zatia lehiaketara ateratzea eta Bidegiri obra hau egiteko agintzea. Obra azaroa bukaeran esleituko da eta lanak urtarrilean hasiko dira. Errepidea 2019an zabaltzea espero dute. Errepideak bost kilometroko luzera du eta aurrekontua 46 milioikoa izango da. Bai auto gidariek eta bai kamioi gidariek bidesaria ordaindu beharko dute errepide hau erabili ahal izateko.