Agorreko Santikutz jaiak, iruditan
Legazpiko jai nagusiak maiatzean izaten dira, santikutzak. Irailean, berriz, Santikutz Txiki edo Agorreko Santikutz jaiak ospatzen dituzte. Ostegunetik atzora arte izan dira festa giroan murgilduta. Antolatzaileek balorazio ona egin dute. Ekaitzaren eraginez ostiral goizeko erraldoien kalejira bertan behera utzi behar izan zuten, baina gainontzeko ekintzak ongi joan dira.
Kontzertuak, txapelketak, kale antzerkia, kirola… denetik izan da Santikutz Txiki jaietan. Sukaldari lehiaketa izaten da ekitaldi garrantzitsuenetako bat. Izaro Urbieta eta Ane Gabiria izan dira aurtengo irabazleak. Lehen aldiz, emakumeak. Bakailaoa ajoarriero eran prestatu zuten.
Bola txapelketa
Atzo probintzia mailako bola txapelketa ere jokatu zuten, Danantzako bolatokian. Patxi Arrondo zeraindarra izan zen lehena (38 birla), Pedro Lazkano bigarrena (37 birla) eta Iñaki Maiz gabiriarra hirugarrena (36 birla).