Amsterdamgo tranbiarako 63 unitate berri egingo ditu CAF-ek
Herberehetako hiriburuko, Amsterdamgo, tranbia berriak hornitzeko CAF enpresa hautatu du GVB Activa B.V. enpresa publikoak. Kontratu berriaren arabera, 63 unitate berri egingo dituzte Beasaingo enpresan. Beste 60 tranbia zabalteko aukera ere jasotzen du.
Urbol plataformakoak izango dira tranbia berriak. “Solairu baxuko ibilgailua da, bi norabidekoa, eta diseinu modernoa azken belaunaldiko ekipamenduekin konbinatzen du”, diote CAFetik. Horrekin batera, “tranbia berri horiek irisgarritasunik handiena eskaintzen dute, erosotasuna, errendimenduari eta eragiteko eta erraztasunari kalterik eragin gabe”.
Amsterdamgo tranbia sareak 213,2 kilometroko luzera du; hamasei lineek osatzen dute sarea.
CAFetik zehaztu dutenez, “proiektu berri horrekin, 2016ko ekitaldian esleitutako kontratu berrien zenbateko orokorra 2.500 milioi euro baino gehiagokoa izango da. Ondorioz, eta horrek Konpainiarentzat 6.500 milioi euro inguruko eskarien zorroa izatea ekarriko liguke, oraindik sinatzeke dauden azken kontratuak barne, eta horrek datorren urteetarako CAFen hazkunde estrategia irmoa indartzen du”.