Segurako udaletxean ireki dituzte Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorreko ehiz postuen enkanteko pleguak. Apotako eta Agiñarango postuak dira gehien ordaindutakoak
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorreko ehiz postuen enkante eguna izan izan atzokoa. Segurako udaletxean 10:30ean elkartu ziren ehiztariak eta Partzuergoko ordezkariak, aurretik aurkeztutako plikak irekitzeko.
Guztira
49 postu atera zituzten enkantera. Ohi bezala, Apota Agiñaran, Iturgain eta Larrebilgo postuengatik ordaindu zuten diru gehien;
Apotako 8 zenbakiarengatik 11.000 euro ordaindu zuten.
Sei postu hutsik geratu ziren (Agiñaran 6, Garagartza 4, Larrebil 9, Leotaran 8, eta Peazuleta 2 eta 4).
Partzuergoko hamar postu ordainduenak
- Apota 8. 11.000 euro.
- Apota 6. 8.760 euro.
- Agiñaran 0. 8.025 euro.
- Iturgain 7. 7.100 euro.
- Agiñaran 2. 6.569 euro.
- Agiñaran 4. 6.569 euro.
- Apota 12. 5.432 euro.
- Larrebil 15. 5.370 euro.
- Apota 10. 5.188 euro.
- Larrebil 3. 5.102 euro.