Mundu osoko musulmanentzat egun handia da gaurkoa: Sakrifizioaren edo Arkumearen Eguna. Goierriko musulmanek ere ospatu dute; Beasaingo Gernika Pasealekuko pilotalekuan elkartu dira gaur goizean otoitzean, adin desberdinetako musulmanak, gizonezkoak zein emakumezkoak