Aritz Egea urretxuarra eta Oihana Kortazar elgetarrak irabazi dute Axari traileko proba luzea, eta horrenbestez haiek dira Euskal Herriko trail txapeldun berriak. Egeak 1:59:33 minutu behar izan ditu 25 kilometroko eta 1.550 metroko desnibeleko ibilbidea osatzeko, eta ezin izan du iaz berak jarritako errekorra ondu minutu bat pasagatik. Kortazarrek, berriz, 2:21:21an osatu du ibilbidea. Iaz bigarren izan zen Elgetakoa Maite Maioraren atzetik (aurten ez da irteeran izan min hartuta dagoelako).
SailkapenakMutilak
1.- Aritz Egea (Urretxu). 1:59:33
2.- Ander Iñarra (Lezo). 2:02:12
3.- Imanol Goñi (Ea): 2:04:15
Neskak
1.- Oihana Kortazar (Elgeta). 2:21:21
2.- Maria Zorroza
3.- Virginia Perez (Gasteiz)
Proba laburra berriz, Aitor Ajuria otxandioarrak eta Lide Urrestarazu ordiziarrak irabazi dute. Ajuriak 1:14:44ko denbora behar izan du 16,4 kilometroko ibilbidea eta 841 metroko desnibel positiboa osatzeko, eta Urrestarazuk 1:28:43. Imanol Inza zumarragarra, Goierri Sprin Kopako liderra, sailkatu da laugarren mutiletan, eta hark irabazi du proba motzetako Kopa.
Sailkapenak
Mutilak
1.- Aitor Ajuria (Otxandio). 1:14:44
2.- Ander Gerrikaetxeberria (Amorebieta-Etxano)
3. Josu Imaz (Beasain). 1:19:02
Neskak
1.- Lide Urrestarazu (Ordizia). 1:28:43
2.- Irati Zubizarreta (Beasain): 1:19ra
3. Jaione Lasa (Idiazabal)
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.