Iñigo Altunak irabazi du Lierniko kriteriuma
Iñaki Zabalok eta Zugatz Uzkudunek irabazi dute toka txapelketa.
Giroa onean ospatu zuten atzo mutiloarrek Lierniko Ama Birjinaren eguneko festa. Goizean goizetik, junior mailako txirrindulariek hartu zituzten inguruko errepideak. Bazpi taldeko Iñigo Altuna izan zen bi probetan nagusi; bigarrena, berriz, Luis Mari Garikano, Limousin Cartonajes taldekoa; ata hirugarrena, Mikel Mujika, Sasoian taldekoa.
Txirrindulariak bukatu ondoren, meza, toka lehiaketarekin (Iñaki Zabalo eta Zugatz Uzkudun izan dira irabazleak), trikitilariekin, herri bazkariarekin eta herri kirolekin osatu zuten mutiloarrek eguna.