Txalaparta Eguneko irudiak
Zuhaitzaren Soinua kolektiboak antolatuta, Txalaparta Eguna ospatu zuten larunbatean. Egun betea izan zen, goizetik hasi eta gauera arteko ekitaldiekin. Umeentzako tailerra egin zuten goiz partean, eta eguerdian, jende ugari bildu
Zuhaitzaren Soinua kolektiboak antolatuta, Txalaparta Eguna ospatu zuten larunbatean. Egun betea izan zen, goizetik hasi eta gauera arteko ekitaldiekin. Umeentzako tailerra egin zuten goiz partean, eta eguerdian, jende ugari bildu zen Traka-Traka taldeak eta txalapartariek egindako kalejiran eta poteoan. Arratsaldean berriz, sagardo eta pintxo dastaketa izan zuten, jai giroan. Eguneko saio nagusia, ordea, gauekoa izan zen. Bost taldek parte hartu zuten, hitzak, argia, soinua eta erritmoak nahasiz osatutako ikuskizunean.