Urola eskubaloi taldeak Carlos Gago omendu du
Urola eskubaloi taldekoek Carlos Gago ohorezko presidentea omendu zuten, Joseba Azpiazuren oroimenezko bigarren txapelketaren baitan. Gago 20 urte luzetan taldeko presidentea izan zen eta ondoren ohorezko presidente izendatu zuten. Duela
Urola eskubaloi taldekoek Carlos Gago ohorezko presidentea omendu zuten, Joseba Azpiazuren oroimenezko bigarren txapelketaren baitan. Gago 20 urte luzetan taldeko presidentea izan zen eta ondoren ohorezko presidente izendatu zuten. Duela gutxi hil da.
Jorge Martin lehen taldeko kapitainak lore sorta bat eman zien bere alargunari eta seme-alabei. Jon Mendia presidenteak plaka bat eman zien eta Jose Angel Garcia Vara Gipuzkoako federazioko presidenteak sari bat.
Txapelketari dagokionez, Ordizia La Salle-Legazpiri nagusitu zitzaion eta Urola-Laztimendi Bergarari. Azken partidak ostiralean jokatuko dituzte: 18:30ean hirugarren posturako partida jokatuko dute La Salle-Legazpik eta Bergarak eta 20:00etan Urola eta Ordiziaren arteko finala izango da.